Datorren ekaikaren 30ean Bilbo eta Laudio arteko mendi lasterketa hau izango da. Ibilbidea interes handiko lekuetatik pasako da Ganekogorta edo Burdin Hesia, besteak beste. Informazio gehiago hurrengo loturetan eskuragai duzue: Ibilbideak Kirolprobak BURDIN HESIA LASTERKETA 26,07 km Egilea: Euskarri
Ikasturtea bukatzen da eta honekin batera ikasleentzako jarduerak amaitutzat emango ditugu Barakaldoko lorategi botanikoan. Uda ondoren jarraituko dugu helduentzako bisitekin. Mila esker denoi parte hartzeagatik!
Bide txiki honen egokitze-lanak -Bizkaiko Foru Aldundiak kontratatuta- orain dela egun batzuk amaitu ziren, eta horrela interpretazio-panelez eta seinalez hornituta dago, inor ez galtzeko. Ibilbideko abiapuntuak hauexek dira: Zupizabalako kanpina eta Gibelaga, Aldoia eta Aldoiaganako aparkalekuak, N-240 (Bilbao-Gazteiz) eta BI-3542 […]
Atzo, Donejakue bideko seinalizazioaren errepasoa egiten ari ginela “self-service” bitxi hau aurkitu genuen Erlaetagoikoa baserriaren parean. Itxaurrak eta etxeko sagardoa fresko-fresko eta merke-merke. Aukera paregabea indarrak berpizteko!