Bide onean…

Gero eta normalagoa da pirigrinoak topatzea gure herrietan. Lehengo egunean gure artean komentatzen genuen zelan aldatu diren gauzak…Duela 10 urte baino gehiago,  Euskal Kultur Ondare zentroaren eta Bizkaiko aldundiaren eskutik Bidearekin lanean hasi ginenean, pririgrino bat topatzen bagenuen, argazki bat atera eta eguneko berria zen. Gaur egun arraroa da bat baino gehiago ez aurkitzea bulegora bidean. Gaur egun, berez leku guztietan aurkitzen ditugu.

Bidearen harira, beste kontu bat aipatu behar dugu. Uztailaren hasieran Uneskok munduko ondarea izendatu ditu Kostaldeko bidea eta Euskal barnekaldeko bideak, penintsulako iparraledeko beste bide batzuekin batera. Beraz,  Zorionak Donejakue bidea!

Guk gure aldetik, Bidean lanean jarraitzen dugu. Egun haueta seinalizazioa ipintzen jarraitzen dugu hainbat tokitan. Gainera bukatu berri ditugu Basquetourren eskutik etapaz-etapa-ko orritxo batzuk . Pirigrinoek (eta kostaldeko etaparen bat egin nahi duen edonork) eskuragai duzue Bideak zeharkatzen dituen udalerriko turismo bulegoetan.

Ondo ibili lagun!