2015eko urriaren 17an  Pagasarriko aterpetxea ireki zutela 100 urte betetzen dira. Aterpetxe hau Bilboko udaletxeak eraiki zuen, garai horretako Club Deportibok egindako eskaerari erantzuna eman nahian.
Hurrengo eguneko egunkarietan gertakizun honen hainbat berri plazaratu ziren. Hauetan irakurri dezakegu eguraldi kaskarra egon arren, 500 pertsona baino gehiago bildu zirela.. Egun hau oroitzeko EL NOTICIERO BILBAINO eta LA GACETA egunkarien irudi batzuk gogora ekarri nahi izan ditugu. Zatozte Bilboko txoko eder hau ezagutzera!