Uraren Nazioarteko eguna

Gaur, martxoaren 22an, Uraren nazioarteko eguna, uraren inguruko ibilibide oso polit bat proposatzen dizuegu:

Inglares ibaiko Uraren ibilbidea.

Ibilbide erraz honek Herrerias ur-jauzi ederra bisitatzeko aukera emango digu, Bergantzuko herrigunetik abiatuta. Bidezidorrak Inglareserrekaren  bideari jarraitzen dio gorantz, pagoen itzalpean, ur-jauzira iritsi arte. Itzulera Bergantzuko zentral hidroelektrikoa elikatzeko eraiki zen ubide zaharraren ondotik egiten da.(Folletoa pdf formatoan behera jaitsi)